Hiriko kirol beharrei erantzuteko lau zuzenketa proposatu ditu EH Bilduk
"Kirolak Irunen garrantzi handia du", hori dela eta, Irungo EH Bildu kirol politikei "begirada integralago bat" emateko lanean ibili da.
Duela zenbait hilabetetik, Irungo EH Bildu, kirol politikei “begirada integralago bat” emateko lanean ibili da. Ane Unanue zinegotziak azaldu duenez, kirola “gure ardatz estrategikoa izan da”. Hori dela eta, Kirolaren Plan Estrategiko baten beharra aldarrikatu zuten.
Orain, kreditu modifikazioa baliatuz, eta lan ildo horri atxikiz, zenbait zuzenketa proposatu dituzte:
- Erabilera Anitzeko Pabiloia eraikitzea. Bertan, maila goreneko lehiaketak jokatzeaz eta entrenamenduak egiteaz gain, kultur ekimenak antolatzeko espazio bat sortuz. (7 milioi euro).
- Ur bizien praktikarako San Migeleko eraikina eraberritzeko zuzenketa “kirolarien egunerokotasuna duintze aldera”.
- Plaiaundiko pisten hobekuntza. “Txenpereneako proiekturako oraindik urte batzuk pasako direla aurreikusiz, egungo pisten egoera konpontzea ezinbestekoa” dela ondorioztatu dute.
- Ugalde-Ventas futbol zelaiko aldagelen berritzea.