Haurren minbiziaren kausa ikusarazteko ekitaldia hondartzan
150 auto elkartuko dira Hondartza aparkalekuan eta 4 hotwheel zirkuitu jarriko dituzte. Jasotako dira ASPANOGI, Gipuzkoako Minbizia duten Adingabeen Familien Elkarteari emango diote.
Hondartza aparkalekuan egingo da. Geratu Solidaria ekitaldi solidarioa antolatu dute maiatzaren 29rako haurren minbiziaren kausa ikusarazteko asmoarekin; ASPANOGI, Gipuzkoako Minbizia duten Adingabeen Familien Elkartea da eragile nagusia. Era berean, RSJ Spirit Kluba, Hondarribiko Udalak eta automobilismo munduko erakunde-klubak lagundu egin dute antolakuntzan.
Bildutako dirua ASPANOGIk garatzen dituen proiektuetara bideratuko da, “automobilismoaren mundua maite dutenak modu aktiboan inplikatuz”.
Guztira 150 auto elkartuko dira Hondartza aparkalekuan eta 4 hotwheel zirkuitu jarriko dituzte adingabeen entretenimendurako eta auto modelo desberdinak ikusteko. 12:00etan hasiko da erakusketa eta 18:00etan bukatu. Horrez gain, ASPANOGIren lanaz jabetzeko informazio karpa bat jarriko dute.

