Udalak samina adierazi du Mercedes Iridoiren heriotzagatik
2016an Urrezko Intsignia eman zion udalak alkate izandakoari, "proiektu esanguratsuak" aurrera eraman izanagatik.
Udalak samina adierazi die Mercedes Iridoi Olaskoaga alkate izandakoaren heriotzagatik haren familia eta gertukoei. Erronka handiei aurre egin behar izan zuela azaldu du udalak, “Hondarribiko Udalaren egoera ekonomikoa larria zelako”.
Herriaren hazkundea sustatu izana nabarmendu dute Iridoiren ibilbide politikotik, “proiektu esanguratsuak aurrera eraman ahal izan zituen, Pedro Aguinagalde eskola (egun Bordari Ikastetxea), edo Itsas Etxea anbulategia, besteak beste”.
Lourdes Zubeldiarekin batera 2016an jaso zuen Urrezko Intsignia ekarri dute gogora ere, “XX. eta XXI. mendearen hasieran Hondarribiko emakumeek gizartearen onerako egindako lana egoki ordezkatu izanagatik, antolakuntzaren, bizikidetzaren, adierazpenaren eta sorkuntzaren alorretan”.