Smartmob, "mugikortasunaren ikuspegi berri, iraunkor eta adimentsua"
Hiru herrietako mugikortasun sarea indartzeaz gain, atari hiru eledun bat garatu dute, mugikortasun-irtenbide guztiak modu erraz eta azkarrean ezagutzeko.
Mugaz Gaindiko Patzuergoa 2018an hasi zen Smartmob proiektua garatzen. Lau urteko lanaren ondoren, atzo, (hilak 23) Hendaian izan ziren proiektuaren emaitzak aurkezten. Bidasoa eskualdeko udaletxeetako ordezkariez gain (Jose Antonio Santano Irungo alkateaz, Kote Ezenarro Hendaiako alkateaz eta Juan Mari Altuna Hondarribiko lehendakari ordeaz gain), E-MOBASK, DBUS, Ipar Euskal Herriko Garraioaren Lurralde Agintaritzak eta Gipuzkoako Mugikortasuneko Sindikatuak ere parte hartu zuten ekitaldian.
Smartimoben azken helburua eskualdeko mugikortasuna bultzatzea eta bertakoentzako zein bisitarientzako garraio sare irisgarri bat ezartzea izan da. Horretarako, hiru erakundeen, hau da, Hondarribia, Irun eta Hendaiako udaletxeen arteko elkarlana, ezinbestekoa izan da konponbideak ezartzeko eta beharrei erantzuteko unean.
Hiru herrietako mugikortasun sarea indartzeaz gain, atari hiru eledun bat garatu dute, mugikortasun-irtenbide guztiak modu erraz eta azkarrean ezagutzeko. Guzti hau garatzeko milioi bat euroko aurrekontua izateaz gain, europako funtsen laguntza ere izan dute, zehazki %65aren finantzaketa.
“Lurralde arteko mugikortasunaren erronka” urteetako gatazka izan dela adierazi zuen Irungo alkateak, baina orain, horri erantzun bat emango diotelako “pozik” agertu eta positiboki baloratu zuen proiektuaren emaitza. Bestalde, “erakundeen arteko lankidetza” nabarmendu nahi izan zuen Hondarribiko lehendakari ordeak, eta ezinbestekotzat kalifikatu zuen gainera. Azkenik, lan honen emaitza gisa “mugikortasunaren ikuspegi berri, iraunkor eta adimentsua” garatzen ari diela gaineratu nahi izan zuen Kotte Ezenarrok, Hendaiako alkateak.