Trafiko aldaketak Masti eta Girizi kaleetan
Ostiralean lanen zati horrekin bukatzea aurreikusi du udalak.
Trafiko aldaketak atzo hasi ziren Masti eta Girizi kaleek Donostia kalearekin bat egiten duten loturan. Ostiral arte iraungo du aldaketa honek, Juan Mari Altuna Udaltzaingoko zinegotziak aditzera eman duenez.
“Girizi kalea beheranzko zentzuzkoa izango da eta handik jaitsi beharko dute Masti kaleko eta Girizi kaleko guztiek, Haizeleku kalera heldu arte. Asmoa lanak hiru egunetan egitea da, ostiralerako dena berriz irekiaz” adierazi du Altuna zinegotziak.