Adineko jendeak gailu digitalak erabiltzen ikasteko doako saioak
'Konekta-tu' Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko bi ikaslek sortutako formakuntza programa da. Izen ematea 623165837 telefonoan egin behar da.
Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko Miguel Letamendik eta Maria Belak sortu zuten ‘Konekta-tu’ programa. Kurtso honen helburua adineko jendearen eta gailu digitalen arteko arrakala ezabatzea da, eta, horretarako, learning by doing metodologia erabiliko dute. Kurtsoan smartfonak, ordenagailuak edo whatsapp bezalako aplikazioak erabiltzen ikasiko dute.
Ikasle talde gazte honek, 2021ean, GUUK-ek bultzatutako Hackthlon programa irabazi zuen. Lehiaketa honen helburua telekomunikazio sektoreko erronka bati konponbide berritzaile bat ematea zen.
Programa honek Guuk telekomunikazioen euskal konpainiaren, Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartearen eta errealitate birtualean espezializatua dagoen Oroi enpresaren babesa jaso du eta euskal herrian zein nafarroan zehar formakuntza kurtsoak egiten ari dira.
Formakuntza:
Doakoa izango da eta ordubeteko 8 saiotan banatuko da. Klaseak 15 pertsonakoak izango dira ahalik eta pertsonalizatuen egiteko asmoz. Mondragon Unibertsitateak Irunen duen instalazioetan buruko da, astelehenetan zein ostiraletan, 10:00etatik 11:0etara. Gazteleraz izango da.
Kurtsoa hilaren 30ean hasi eta ekainaren 24ean amaituko da. Izen ematea 623165837 telefonoan egin ahal izango da.