"Gizarte politiketan inbertsio handiagoa egitea ezinbestekoa dela uste dugu"
Ostiraleko kreditu aldaketaren harira, "Irundarren bizi baldintzak hobetzeko" lau zuzenketa proposatu dituzte.
Gaur goizean, Oihana Brionesek, Irungo EH Bilduren zinegotziak, talde ezkertiarrak egindako gizarte politiken aldeko zuzenketak aurkeztu ditu.
Taldeak “irundarren bizi baldintzan hobetzeko” asmo sendoa du eta bide horretan, hainbat proposamen aurkeztu dizkio udal gobernuari. Ostiralean, kreditu aldaketaren eztabaida izango dute eta Brionen ustez “erraz” txertatu daitezkeen zuzenketak aurkeztu dizkiote. Gainera, udal gobernuak politika sozialen aldeko konpromiso handia agertu beharko lukeela uste du, “are gehiago aurrerakoia den gobernua bada”.
Honako zuzenketak proposatu dituzte:
- Udalak erabilera sozialerako etxebizitzen erosketa eta egokitzapena egiteko milioi bat euroko zuzenketa.
- “Zaintza eredua indibidualizatzen adi den honetan” eredu alternatiboak lantzeko zuzenketa.
- Bakardadeari aurre egiteko programa bat sortzea.
- Kultur aniztasunaren plana martxan jartzeko teknikari bat kontratatzea.