Balazta elkarlanerako prest, mugikortasun planari begira
Zazpi proposamen jaso dituzte planean txertatzekoak, eta herritarren partaidetza defendatu dute egitasmoa garatzeko.
Balazta elkarteak Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planean lankidetzan egon beharko lukeela defendatu du. Horren harira, planak bete beharreko haien interesekoak diren helburuei erreparatu diete eta proposamenak egin dituzte ere.
Taldearentzat ezinbesteko xedea da “benetako partaidetza prozesu” bat gauzatzea, auzotarrekin eta gizarte eragileekin elkarlanean gauzatu beharko zena, “bai diagnostikoan, bai agertokien eta proposamenen definizioan”
Mugikortasun ereduak berdinzaleagoa, inklusiboagoa eta seguruagoa izatea lortu behar du Balaztaren arabera ere, “kolektibo ahulenen behar espezifikoak kontuan hartuko dituena”. Gainera, bizikleta sarea hobetzea, sustatzea, mantentzea eta osatzearekin ere bat egin dute.
Politikez ere mintzo dira eta hirigintza politikak mugikortasun politiketan txertatzearen alde daude, “herritarrek beren jarduerak errazago egin ditzaten, ingurunean ahalik eta gutxien eraginez eta modu seguruenean”.
Balazta elkarlanerako prest
1. Mugikortasunari eragiten dioten proiektuen berri aldez aurretik jasotzea, jardun nahi den eremuen programa edo egutegia ezagutzea, bizikletaz egindako mugikortasunari eragiten diona, eta horrela, udalarekin batera lan egin ahal izatea, txirrindularientzako irtenbiderik onenak topatzeko.
3. Iraupen luzeko aparkaleku itxien hornidura, 50 plaza urtean.
4. Bidegorrien seinale bertikalak eta horizontalak hobetzea.
5. Bidegorrietara sartzeko zintarriak jaistea galtzadatik sartzen denean.
6. Txirrindularientzako eta oinezkoentzako semaforoetan itxaronaldiak murriztea.