Elizondo eta Altzaga bikotea, nabarmen garaile bigarren jardunaldian
Bigarren jardunaldiko garaile nagusiak izan ziren Lucia Elizondo eta Saioa Altzaga. Lehia estua izan zuten Loiola Zuazu eta Aloña Zabalarekin kontra.
Emakumeen Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten iazko larunbatean. Ana Mari Blanco Bailador izan zen oraingoan epailea.
Lucia Elizondok parte hartu zuen eta antolakuntzak esker bereziak eman nahi izan zizkion txapelketaren alde egindako lanarengatik “Luciari esker, 2020an pala txapelketa berpizteko aukera izan genuen, berak sortu eta garatutako proiektuari esker Foru Aldunditik txapelketa antolatzeko genuen diru laguntza jaso genuelako”.
Bigarren jardunaldia
Hiru partida jokatu ziren guztira, eta hiru bikote aritu ziren lehian: Lucia Elizondo Alza eta Saioa Altzaga Gibaja; Loiola Zuazu Iñarra eta Aloña Zabala Irastorza; Xuxuna Otxoteko Zubieta eta Alaitz Badiola Odriozola.
Lehenik, Elizondo-Altzaga (gorriz), eta Zuazu-Zabala (urdinez) bikotearen aurka aritu ziren eta lehenengoak izan ziren nagusi ia lehia osoan. Zuazu eta Zabalak animo pila jaso zituzten harmailetatik eta markagailua hankaz gora jarri zuten (13-13). Dena den, Elizondo eta Altzaga izan ziren irabazleak.
Bigarren partida jokatu zuten lehenengoa irabazi zutenek (Elizondo-Altzaga), Otxoteko eta Badiolaren kontra. Bigarren garaipena izan zen gorriena.
Hirugarren partida, Zuazu-Zabala bikotea, Otxoteko-Badiolaren bikotearen kontrakoa izan zen, eta aipaturiko azkenak irabazi zuten 11-15.