Emakumeen Etxea diseinatzen amaitu dute
Orain, Irungo emakumeek, Emakumeen Etxeak izango duen izena aukeratu beharko dute. Horretarako, hilaren 23tik 31ra bozketa epea zabalduko dute.
Gaur goizean, Miren Etxebeste zinegotziak, Emakumeen Etxea diseinatzeko amaitu berri duten parte hartze prozesuaren balantzea egin du. Parte hartze prozesu honek urtebete iraun du eta guztira, 30 emakume inguruk parte hartu dute. Hamar saio behar izan dituzte Emakumeen Etxearen ezaugarri nagusiak lantzeko eta udalarekin, gizarte eragileekin eta mugimendu feministekin lankidetzarako baldintzak sortutzeko eta harreman sareak eratzeko. Etxebestek jakinarazi duenez, lan guztiaren ondoren, pozik agertu dira parte hartze prozesuan parte hartu duten emakumeak.
Hurrengo pausua Emakumeen Etxeari izen jartzea izango da. Hilaren 23tik 31era bitarte bozkatu ahal izango da eta honako bost proposamen hauen artean egingo da aukeraketa:
- Julia Iruretagoiena
- Irungo Emakumeak
- Irungo Lamien Etxea
- Irungo Emakumeen Etxea
- Txinparta Etxe Feminista
Izena bozkatzeko, Emakumeen Etxea elkartearen batzarrarekin jarri beharko da kontaktuan.