Pakearen aldeko hainbat ekintza egingo dituzte larunbatean
'Bapakean' Plataforma Pazifistak bakearen alde sensibilizazio ekintzak antolatu ditu hainbat elkarte, GKE eta bertako taldeekin elkarlanean.
Larunbatean, (hilak 28) Irungo Urdanibia plaza ‘Bakea’ aldarrikatzeko gune bilakatuko da Bapakean Plataforma Pazifistaren eskutik. Plataformaren helburua gizarte osasuntsu eta berdintsuagoa sortzea eta bakean bizitzea da eta biolentziaren aurka dauden pertsonak zein elkarteak ikustarazi eta hiriko jendea sentsibilizatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu dituzte astebururako.
17:30etan kale antzerkia egingo dute, Producciones Sueñatek antolatua.
18:00etan bakearenganako ‘performance’ bat egingo dute. Lanak bi zati izango ditu. Lehenak, gizartearen dekonstrukzioaren irudikapena izango da eta bigarrenak, mundu hobe baten eraikuntzaren irudikapena. Horretarako, benda batez tapaturiko begiak, sokaz loturiko eskuak, zauriak, odolez bustitako arropa, loreak, sinbologia pazifista eta pankartak baliatuko dituzte.
18:15etan Santalla taldearen kontzertua izango da.
Ekintza hauek elkarteekin, GKEekin eta bertako talderekin elkarlanean sustatu dituzte: Taupadak GKEarekin, Txingudiko Elkarte Feministarekin, Gure Morada Elkartearekin, Bidasoako Elkarte Feministarekin, Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartearekin, Nagusilan Elkartearekin eta Ukraina Euskal Asoziazioarekin.