Aranzadi Zientzia Elkarteak 'Enarak' proiektua aurkeztuko du ostegunean
'Enarak': herritarrak heztea, sentsibilizatzea eta boluntario sare bat sortzea helburu duen, hiriko hegazti eta intsektujaleei buruzko proiektua.
Aranzadi Zientzia Elkartea, ostegun honetan, Irunen izango da Enarak proiekturen inguruko informazio hitzaldi bat eskaintzen. Irunen, hegazti fauna ugari dago eta horrelako hiri inguruneetan, bereziki, “hegaztiek duten garrantziaz jabetzea garrantzitsua” dela aipatu du Irungo Garapen Jasangarriko arloak.
Saioak hiru helburu ditu.
- Herritarrak heztea eta biodibertsitateak gure gizartean duen garrantziaz sentsibilizatzea.
- Enara arruntari, enara azpizuri eta sorbeltz arruntari buruzko sentsibilizazio kanpaina egitea
- Eta hiru hegazti hauen inguruko boluntarioen sare bat sortzea hauen habien jarraipena egiteko.
Enarak proiektuaren saioa, datorren ostegunean, (hilak 26) 19:00etan, Palmera Monteroren 2.gunean izango da. Aldez aurretik ez da izen eman behar izango.