Udan ere Euskara ikasteko ikastaroak egiteko aukera egongo da
Bi urteren ondoren osorik aurrez aurre izango diren ikastaroak egingo dira. Udako ikastaroetan izena emateko epea hilaren 30ean hasiko da eta ekainaren 9an izango da azken eguna.
2022ko udaran Euskara ikasi nahi duenarentzat ikastaroak eskainiko ditu Irungo Udal Euskaltegiak. Ikastaro trinkoez gain, LANNAHI programa ere eskainiko dute, langabezia egoeran dauden hiritarrentzat. Euskaltegia “normaltasunera” itzuliko dela ezagutarazi du Miren Etxebeste Euskararen arloko zinegotziak, hori dela eta, bi urteren ondoren klaseak, osorik, aurrez aurre izango diren ikastaroak egingo dira.
Lehenengo ikastaro trinkoa uztailaren 4an hasi eta 29an bukatuko da. Ordutegia: 09:00ettik 13:15etara izango da. Bigarren ikastaroa berriz abuztuaren 1ean hasi eta 26an amaituko da. Ordutegia berbera izango da: 09:00ettik 13:15etara izango da. Prezioa 64,40 eurokoa izango da, baina asistentzia ona duten ikasleek prezioaren %100a bueltan jaso dezakete.
Izen ematea Udal Euskaltegian egin beharko da., hilaren 30etik ekainaren 9ra arte. Bulegoko ordutegia 10:30etatik 13:30arte eta 16:30etatik 19:00etara da.
LANNAI
Langabezia egoeran dauden hiritarrei eskaintzen zaizkien doako ikastaroak dira. Izen ematea SAC24h-en aurrez aurre edo webgunean egin beharko dute hilaren 30etik ekainaren 9ra arte. Izen emateen egunetan ikasleen maila ezagutzeko azterketa egingo dute, 10:30etatik 13:30arte edo 16:30etatik 19:00etara.