Bi urteren ondoren bueltan da Irungo Koadrila Eguna
Beste urte batez, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak antolatu Irungo Koadrilla Eguna, eta programazio berezia izango du. Giro ona bermaturik dago: goitibehera, herri bazkaria, elektrotxaranga, Gozategiren kontzertua eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Gaur goizean, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak 2022ko Koadrilen egunaren aurkezpena egin du. 2020an ez ohiko bazkaria egin zuten eta iaz antolatzea ezinezkoa izan zuten. Pasatakoak pasata eta “betiko ilusioarekin”, aurten, programazio berezia antolatu dute.
“Koadrilla egunak ez du adinik” eta horregatik gazte zein helduak ekainaren 25ean egingo den Koadrilen Egunean parte hartzera animatu dituzte Betti Gotti elkarteko kideek.
Beltz kolorekoa izango da aurtengo zapiaren kolorea, eta Covid-19aren hildakoak omentzeko keinu gisa aukeratu dute. Joxeja Zabalok elkarteko kideak esan duenez, “bi urte hauetan gutako edozeinek izan du pandemiaren egoerarekin galdu dugun norbait” eta bide batez, 2008an, lehen Koadrila Egunean izan zen zapi kolore berberarekin bat egingo dute. Bestalde, ez da kamiseta lehiaketarik egongo, baina, hala eta guztiz, ere kaleak girotzeko kamisetak egiteko deia luzatu diote herritarrei “polita da ikustea jendeak duen irudimena” nabarmendu nahi izan du elkartekideak.
Aurten, bereziki, zailtasun handiak izan dituzte egun hau antolatzerako garaian, arlo ekonomikoan: besteak bestee, katerin-a, muntatzaileen edo langileen kontratazioek gora egin baitute “munduko egoeraren” ondorioz. Aurten ere, segurtasun egoera bermatzeko neurri bereziak hartu behar izan dituzte. Horrenbestez, udalaren laguntza beharrezkoa izan dute, baina hala eta guztiz ere “udalaren ekarpena ez da nahikoa” salatu dute. Eta beste behin, udalari elkartearekin lan egiteko eskatu diote.
Azkenik, Irundarrei errespetuz jokatzeko deia egin dute.
Koadrilla Egunaren egitaraua
- 09:30 Urdanibia plazan Koadrilen gosaria.
- 10:00 ‘Irun Hiriko Sari Nagusia’ Goitibehera lehiaketa: Aurtengo egitarauan ez da olinpiadik izango. Horren ordez, Goitibehera lehiaketa antolatu dute. (Lehehengo edizioa izango denez eta Irundarrek Goitibeherak prestatzeko denbora nahikorik izango ez dutela aurreikusten dutenez, Betti Gotti elkarteak berak utziko ditu Goitibeherak. Hala ere, norbaiti muntatzeko denbora emango balio elkartearekin zuzenean harremanetan jartzea eskatu dute.) Goitibehera amaitzean trikipoteoa egongo da.
- 12:00 Txaranga eta Batukada: Alde Zaharretik Ficobaraino.
- 13:15 Kalejira: Urdanibia plazatik abiatuko da.
- 14:15 Herri Bazkaria: Ohikoa den bezala Ficoban izango da eta 1.800 lagunentzako tokia egongo da. (Lehenengo pabiloian 18 urtetik 22rako gazteak izango dira, bigarrenean, berriz, 22tik gorakoak).
- 16:00 DJ Balber: Hirugarren pabiloia dantzalekua bihurtuko da. (Ordu horretan zabalduko dituzte Ficobako ateak).
- 17:00 Gozategi: Taldearen 30. urteurrena dela eta kontzertua eskainiko dute 19:00ak arte.
- 19:00 DJ Balber
- 20:30 Matraka Elektrotxaranga: Kalejirak hiriko erdigunera iristen lagunduko ditu koadrillak.
Ticket salmenta
Formatu berezian egingo da aurten. Bazkaltzeko sarrerak Betti Gottiren webgunearen bidez erosiko dira, bizum edo txartel bidez. Sarreraren prezioa 20 eurokoa izango da eta izaera solidarioa izango du. Sarrera bakoitzeko euro 1 Pausoka Elkarteari emango diote. Bestalde, Herri Bazkarirako tickeak erosterakoan “kontuz” ibiltzeko eskatu dute antolatzaileek, izan ere, behin eserlekuen zenbakiak esleituta ezin izango baita tokiz aldatu. Beraz, koadrila osoak ticketak batera erosteko deia egin dute. Gainera, erosketa egiterakoan intolerantziak adierazteko eskatu dute.
Hilaren 27tik, (12:00tik aurrera) hilaren 29ra arte erosi ahal izango dira eta txartel banaketa ekainaren 3an egingo da, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.