Euskaraldiaren gaineko bilera irekiak egingo dituzte asteazkenean
Goizez eta arratsaldez egingo dituzte Palmera Monteron. Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, baina izen emateak irailean irekiko dituzte.
Euskaraldia prestaketak hasi dira. Datorren asteazkenean, hilak 25, bilera irekia egingo dute Palmera Monteron. Bi saio egingo dituze, 10:00etan eta 18:00etan. Bilera irekietan parte hartzeko aurretik izena eman beharko da irun[abildua]euskaraldia.eus webgunean.
Dagoeneko entitateek izena eman dezakete euskaraldia.eus webgunean, eta ahobizi eta belarripresten izen ematea aurrerago izango da, irailaren 29tik aurrera. Euskaraldia aurten, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.
Izena bakarka edo taldeka eman ahal izango da. Norbanakoek ahobizi eta belarriprest rolen konpromisoa har dezakete eta entitateek, berriz, ariguneak sortzeko aukera izango dute, euskaraz lasai aritzeko guneak. Entitate bezala izena eman ahal izango dute enpresek, merkataritza eta ostalaritza
establezimienduak, elkarteek…
Miren Etxebeste Euskara zinegotziak Euskaraldian parte hartzera animatu ditu entitateak, onurak baino ez dizkiolako eskainiko entitateari baita Irungo hiriari ere.