Margari Alvarez Olasoren pintura erakusketa
Astelehenean, Palmera Monteron, zabaldu zuten erakusketa eta hilaren 29ra arte egongo da ikusgai.
Margari Alvarez Olasok 70 urterekin hasi zuen bere ibilbide artiskoa. Orduztik, eskualdeko paisaiak margotzen dihardu. Hasi zenean, pintatzen ez zekiela aitortu du baina “pixkanaka pixkanaka olioaren teknika menderatu” eta bere estiloa hartu zuen, naif estiloa hain zuzen.
David Nuño, Gizarte Ongizateko ordezkaria, erakusketaren irekieran izan zen eta Margari Alvarezen ibilbidea zoriontzeaz gain, herritarrak beren pasioak jarraitzera animatu nahi izan zituen, “inoiz ez da berandu, ekiteko, proiektu bat aurrera ateratzeko”.
Orain, Palmera Monteron eskualdeko paisaien erakusketa ezarri jarri dute. Astelehen honetatik hilaren 29ra egongo da ikusgai Palmera Montero gunean.