Herri Kanta Jaialdia bueltan izango da igandean
Gipuzkoa plazan 31. edizioa egingo dute 11:00etatik aurrera. Zortzi abesbatza igoko dira oholtzara.
Herri Kanta Jaialdia egingo da Gipuzkoa plazan igande honetan 11:00etan. Bi urtez geldirik egon da abesbatzen emanaldi hau ere, eta aurtengoa 31. edizioa izango da.
Kultura departamentuak antolatu du ekintza eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak adierazi du “kultura departamentutik antolatzen den ekimen kuttunetako bat” dela. Oro har, ekitaldi asko berreskuratzen ari direla esan du eta eskertu egin die abesbatza eta haien zuzendariei kolaborazioagatik, “herriari oso giro berezia ematen zaio-eta ekitaldi honekin”.
Zortzi abesbatza igoko dira taulara:
Billabak. Zuzendaria: Aritz Enparan. Abestiak: Lehenengo geltokian eta Zera zu
Goxoki. Zuzendaria: Alberto Lasa. Abestiak: Azken dantza eta Boga boga.
Kardiñeruak. Zuzendaria: Aritz Enparan. Abestiak: Maitasun hitza eta Azken dantza.
Klink Korua. Zuzendaria: Aritz Gonzalez. Abestiak: Nerea izango zen eta Ilunabarra.
Olagarro. Zuzendaria: Xabier Agirre. Abestiak: Aberria eta Egunen batez.
Surbesta. Zuzendaria: Ander Ribes. Abestiak: Izar ederra eta Ederki bai merezia.
Xarmanta. Zuzendaria: Pili Anuncibay. Abestiak: Kai Zaharreko brixaran eta Herri kanta.
Zumardikoak. Zuzendaria: Iñigo Salaberria. Abestiak: Goizian argi hastian eta Mendirik mendi.