Arte garaikidea kalera aterako dute
Hilaren 20, 21 eta 22an, San Juan Plazan, 'Kontenporanea 2022'-ren VI. edizioa egingo dute. Aurtengo gaia 'Ekosistema enpatikoak' izango da.
Ostiralean 18:00etan emango diote hasiera Kontenporanea 2022 -ri. Arte garaikidea ardatz hartuta, bertako artista garaikideen lanak herritarrei gerturatzea eta nazioarteko sortzaileekin esperientzia bat partekatzea helburu duen ekimena da.
Antolatzaile batzordea hiriko hiru profesional gazteek osatu dute: Ane Borregerok, Iratxe Airesek eta Jone Pujanak. Ekosistema enpatikoak izan da VI. edizio honetarako hautatu duten gaia.
Ostiraletik igandera San Juan plazan, hainbat tailer, jarduera eta erakusketa egongo dira. Bertan parte hartzeko izen ematea beharrezkoa izango da. Besteak beste, Larunbatean eta igandean 11:00etan, 5 eta 13 urte bitarteko haurrentzako liburu propioak sortzeko tailerra (euskaraz) edo Larunbatean 16:00etatik 20:00etara zinema analogikoa lantzeko laborategia tailerra egingo dituzte. Zine-Labek antolatuko du azken tailer hau eta inork etxean ‘super 8’ formatuko filmik izan ez gero email honetan harremanetan jartzea eskatu dute Zine-Labeko kideek.
Gainera, nazioarteko 8 artisten lanak ikusgai izango dira zenbait saltokietan. Hilaren 23ra arte, bertaratutako artelanak ikusteko, eroseko edo maileguan hartzeko aukera egongo da.
Kontenporanea 2022-ren VI. edizioari, igandean, eguerdian, emango diote amaiera.