Ligako azken topaketan erabakiko da BATeko taldeen etorkizuna
Neskak zein mutilak beren mailari eusteko borrokan dabiltza. Ekainaren 11n izango dute azken jardunaldia.
Asteburu honetan Ligaren bigarren jardunaldia jokatu dute BAteko atletek eta laugarren postuak amaitu dute. Neskak Zaragozan izan ziren eta Ohorezko mailari eutsi nahi diote. Mutilak berriz, Durangon izan ziren eta lehen mailan gelditzeko nahia dute. Biak ala biak, 14º postuan dira sailkapen orokorrean, neskak 260,5 punturekin eta mutilak 257 punturekin.
Neskek topaketa zaila aurreikusten zuten, izan ere, lesioak medio, zenbait taldekideren hutsunea izango zutela bazekiten. Eta hori gutxi balitz, hotzak, euriak eta haizeak lanak zaildu zizkieten. Zenbait unetan lehiaketa gelditu behar izan zuten. Hala ere, hirugarren sailkatuk “soilik” 20 puntu atera zizkien. Kontuan izan beharra dago, 16 urte azpiko kirolariekin osatu behar izan zutela taldea. Azken topaketari begira itxaropentsu daude eta zenbait taldekide berreskuratzea espero dute.
Mutilek ere, nesken antzera topaketa zaila izan zuten. Zenbait kirolarik, ezin izan baitzuten pare hartu, Iker Arozenak edo Iñigo Lozanok esaterako. Hori dela eta hirugarren postua eskuratzeko aukera guztiak galdu zituzten. Hala eta guztiz ere, klubeko bi errekor egin zituzten: 4×100 eta 4×400 probetan hain zuzen.
Ekainaren 11n izango da ligaren azken jardunaldia. Bi taldeek bukaerara arte borrokatuko dute. Azken emaizak ikusteko egin klik hemen.