Donostia kaleko lanen bigarren fasearekin hasiko dira
Bertako zuhaitzak kenduta, berri batzuk landatuko dituzte, esate baterako. Oro har, asfaltatze lanekin jarraituko dute.
Bi hilabete iragan dira Donostia kaleko lanak hasi zirela Kalez kale proiektuaren baitan. Orain arte kale hasieran egin dute batez ere jarduna, eta gaurtik aurrera bigarren faseari ekingo diotela jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Madalen Gain inguruan zenbait zuhaitz kendu zituzten, kalteak eragiten zituela-eta inguruko saneamendu eta gas kanalizazioetan, baita oinezkoen artean istripuak izan zirelako “zuhaitz horien hostotasunaren ondorioz”. Horiek beste zuhaitz mota batengatik ordezkatuko dituztela esan du Carrionek.
Donostia kalea ez ezik, Nestor Basterretxea karrika eta Baserritar etorbidea hobetuko dituzte oraingoan. “Espaloiak egokitu eta hobetuko ditugu, eta bidegorri zati bereizi berri bat sortuko dugu Donostia kalean, eskola-ibilbide seguru bat sortzeko aukera ematen duena”.
Era berean, kaleen egitura birgaituko dutela diote, zorua kenduz. Talaia Bordari eta institutuaren inguruan oinezkoentzako plataforma bat sortuko dute ere segurtasuna bermatze aldera.