Euskaraldia antolatzeko lehen bilera egingo dute
Udaletxeko Areto Nagusian bilduko dira asteazkenean 18:00etan.

Udalak Euskaraldia prestatzen hasteko lehen pintzelkadak margotu ditu eta ekimena aurrera eramateko herritarrak inplikatzea nahi dituztela azaldu zuen pasa den astean Maria Serrano Euskara zinegotziak.
Xede horri jarraiki, asteazken honetan (hilak 18) lehen biltzar irekia egingo dute 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian. Interesa duen edonor bertara daiteke aurrez abisatu beharrik gabe, eta asmoa batzar bat eratzea da.