Ekainaren 1ean, XXVII. Enpleguaren Astea Ficoban
Eskualdeko herritarrei lana bilatzen laguntzeko eta enpresei kontratazioa errazteko helburua duen ekitaldia.
Ekainaren 1ean, Ficoban, XXVII. Enpleguaren Astea ekitaldia egingo da eta 200 lanpostu eskainiko dituzte. Lan bila dabiltzan pertsonak bertaratuko diren 40 enpresen arreta pertsonala jaso eta curriculumak utzi ahal izango dituzte.
Bi urteren ondoren, ekitaldiak ohiko funtzionamendua izango du. Hilaren 13tik, joan den ostiraletik ekainaren 1a arte lan eskaintzak kontsultatu ahal izango dituzte, Bidasoa biziriken webgunean. Elkarrizketa pertsonalak berriz ekainaren 1ean egingo dira eta sarrera librea izango da.
Horrez gain, enpresentzako gune bat egongo da bertan. Gune horretan enpresen beharrak ezagutarazi eta curriculuma eskura emateko aukera egongo da, aldez aurretik izena eman beharik gabe.
Hala ere, bertaratzerik ez dutenentzako, Bidasoa bizirik-eko gunean curriculumak jasoko dituztela azaldu du Migel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko lehendakariak. Maria Serrano Bidasoa bizirikeko ordezkari ordeak ekitaldiaren eraginkortasuna azpimarratu nahi izan du, izan ere ekitaldi honi esker “pertsona askok lana aurkitu ahal izan dute urte hauetan”.