Burujabetza iraultzari hasiera eman nahi diote
Ehun mugimenduak, ekainaren 4an Ficoban, lehenengo 'burujabetza ekintza masiboa' egingo dutela iragarri du.
Gaur goizean, Donostian, Ehun mugimenduak antolatutako Euskal errepublikaren aldeko egun osoko ekintza antolatu dute, Burujabetza iraultzaz euskal errepublika lelopean. Eta bertan, antolatzaileek ekainaren 4an Ficoban, lehenengo ‘burujabetza ekintza masiboa’ egingo dutela iragarri dute.
Euskal errepublikaren alde dauden herritar guztiei bertaratzeko deia egin diete, bai eta mozorrotuta joateko eskatu ere. Ekainaren 4an izango da 12:00etan Ficoban. Informazio gehiago berriaren albistean aurkituko duzue.