Beste sari bat utzi du Bonolotoak Irunen
88.357 euroko saria saldu dute Mila liburu dendan, Alzukaitz kalean.
Joan den ostegunean 78.011 euroko saria utzi zuen Bonolotoak Irunen, eta ostiralean, berriz, hirian saldutako beste txartela bat izan da saritua. Kasu horretan ere, ez zen lehen saririk banatu (6 asmatutako zenbaki), baina bigarren saria bai, bata Irunen bertan eta bestea Madrilen. Hain zuzen, Alzukaitz kaleko Mila liburu dendan saldu zuten txartela, eta 88.357 euroko saria eraman du.