Jaurlaritzaren bonu kanpainara atxikitzeko eskatu dio PSE-EEk udalari
Aurreko aldietan "aparteko" erantzuna izan zuela ikusita, 100.000 euroko partida horretara bideratzea eskatu dute.
Bono Denda erosketa bonu kanpaina jarriko duela berriz martxan Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak jakinarazi dute sozialistek, eta Hondarribiko Udalari kanpainara atxiki dadin eskatu diote.
Horretarako, udalak 100.000 euroko partida erabil dezan proposatu dute, “uste dugu Hondarribiko merkataritzak eta udalerriko bizilagunek onura ateratzen dietela horrelako neurriei, eta aurreko esperientziak ikusita, harrera arrakastatsua izan dela”.
Izan ere, aurreko bonu kanpainak “aparteko” erantzuna jaso zuela dute iritzi, “12 milioi euro baino gehiago sartu zituzten tokiko merkataritzan, 36 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoarekin”.