'Dokuirun' programaren baitan, 'Entre dos aguas' filma eskainiko dute
2018an Donostia Zinemaldiaren urrezko Maskorra irabazi zuen Isaki Lacuestak zuzendutako filmak.
Bihar ‘Dokuirun’ programaren saio berri bat eskainiko dute. Oraingo honetan, 2018an Donostia Zinemaldiaren urrezko Maskorra irabazi zuen Isaki Lacuestak zuzendutako filma izango da ikusgai: ‘Entre dos aguas’ film.
Protagoistak bide oso ezberdinak hartu dituzten anaiak dira. Beren bideak berriz elkartzerakoan txikiak zireneko beren aitaren hilketaren inguruko oroitzapenak bueltan izango dituzte. Beren bizitzetan aurrera egiteko adiskidetzeko beharrak batuko ditu berriro.
Bihar, Amaia Kultur Zentroan eskainiko dute filma, 19:00etan.