Irun Aurrera bonuak bueltan dira
Hilaren 12an hasiko da bonuen 5.edizioa. Guztira, 20.000 bonu jarriko dituzte hiritarren eskura. NANa erakustea nahikoa izango da.

2020an Covid19ari aurre egiteko zenbait ekimen abiarazi zituen udalak. Irun Aurrera bonuak horietako bat izan zen. 5. edizioa izango da aurtengoa eta dagoeneko, bonuek hiriko merkataritza eta ostalaritzan, 1,5 milioi euroko inpaktua izan duela nabarmendu du Juncal Eizagirre zinegotziak. Edizio berri hau bihar (hilak 12) jarriko da martxan eta 19ra bitarte egongo da bonuak erabiltzeko aukera.
Bonu hauek erabiltzeko, erosketak 20 eurokoa izan behar du gutxienez. Udalak 30 euro bakoitzeko 10 euro jarriko ditu. Bonuak erabiltzeko NAN zenbakia erakustea nahikoa izango da eta aplikazio informatiko bidez bonuen jarraipena egingo da.