Hazia elkartea berriro irekiko dute bihar
Luntxa eta pintxo potea egingo dute biharko irekieran, 19:00etatik aurrera, eta hilabeteko kultur agenda prestatuko dute.
Denbora luzez itxita egongo den arren, berriro zabalik izango da Hazia elkartea. Hori bihartik aurrera izango da. Bihar, hain zuzen, luntxa eta pintxo poteoa izango dira, 19:00etatik aurrera.
Etzi, bai, ostiralean jaia izango da Hazian: 22:30etik aurrera, Selektah Gaua egingo dute Mountain Sound, Sister Kata & Sustrai Sisterrekin.
Larunbatean, berriz, Loratze Eguna egingo dute.
Haziako kideek jakinarazi dutenez, asmoa hilabeteko kultur agenda osatzea da, eta ekitaldiak, ostegunetan egingo dituzte, nahiz eta gainontzeko egunetan ere izango diren. Bertso-saioak, bakarrizketak eta Moskuko kolektiboei ere taula eskainiko diete.
Elkartea ostegun eta ostiraletan 18:00etan irekiko dute itxierara arte (00:00etan ostegunetan eta 02:00etan ostiraletan), eta larunbatetan 12:00etatik itxierara (02:00). Igandetan, berriz, “bermutaren garaian” egongo da zabalik; alegia, 12:00etatik 15:00etara.