Bihar eta etzi Artaleku kiroldegiko aparkalekua itxiko da
Kiroldegiaren inguruan etxebizitzak egiten ari dira eta aparkalekuan garabi bat ezarriko dute. Gaurtik hasita, zenbait aldaketa eragingo ditu eremuan.

Artaleku kiroldegiaren alboan etxebizitzak egiten ari dira, ondorioz, aparkalekua garabi bat jartzeko baliatuko da.
Gaurtik aurrera zenbait aldaketa izango dira inguruan. Bihar (hilak 12) eta etzi (hilak 13) ordea, guztiz itxiko da eremua.