Gipuzkoako WordPress ekitaldiaren 3.edizioa Irunen
WordCamp Irun ekimenaren bidez, Udalak, Mondragon Unibertsitatearekin eta mundu osoko hogei babesleren laguntzarekin sortutako ekitaldia da.
Atzo aurkeztu zuten udaletxean Gipuzkoako WordPress ekitaldi ofizial nagusiaren 3. edizioa. Bertan izan ziren, Miguel Angel Paez alkateordea, Josean Rodriguez, Sergio R. Castillo, Oliver Carrion, Mikel Ecenarro eta Iban Vaquero antolatzaileak.
Paezek ekimen “berritzaile” bezala aurkeztu zuen ekitaldia eta ziur da pertsona asko erakarriko dituela, zaleak zein profesionalak. Izan ere, WordPress mundu osoko enpresen %43 ak erabiltzen duen erraminta da.
Ekitaldian web industriari eta WordPress eduki kudeatzaileari buruzko hainbat hitzaldi, WordPress kudeatzailek merkataritza txikientzako ekarriko diezakiokeen onuren inguruko eztabaida eta txosten interesgarrien aurkezpena ( besteak beste, onlineko negozioen, SEOaren, sare sozialen edo web diseinuaren garapenaren ingurukoak) bezalako ekimenak egingo dira. Gainera, ekitaldia egingo den egunetan 6.0 bertsioa argitaratzea espero da.
Ekitaldia hilaren 21etik 22ra egingo da Mondragon Unibertsitateak Palmera Monteron duen gunean.