Saharak bizi duen egoerari buruzko hitzaldia
Irungo EH Bilduk antolatu du "Sahara: biraketa politikoaren argi-itzalak" deituriko hitzaldia. Interesa duen orori bertaratzeko deia egin diete.
Irungo EH Bilduk “Sahara: biraketa politikoaren argi-itzalak” deituriko hitzaldia antolatu du. Horren helburua Espainiako gobernuak Mendebaldeko Saharekiko izan duen jarrera aldaketa azaltzea izango da.
Hizlaria Maria Lopez, Deustuko Unibertsitateko gizarte lan saileko irakaslea eta ikerlaria izango da. Lopezen doktoretza desiak Brunet saria jaso zuen 2017an eta bertan, Mendebaldeko Saharan bortxazko desagertzeen biktimentzat egia, justizia eta erreparazio prozesuen inguruan hausnartu zuen.
Hitzaldi hilaren 13an 19:00etan izango da Palmera Montero guneko 2. aretoan. Sarrera irekia izango da. Irungo EH Bilduk hitzaldira bertaratzeko deia luzatu nahi izan die interesa duten herritarrei.