Eider Rodriguez eta Lander Garrok haien azken liburuak aurkeztuko dituzte
Borderline Fabrikan da hitzordua gaur 19:00etatik aurrera.
Gaur 19:00etan hasita, Lander Garro eta Eider Rodriguez idazleak Hendaiako Borderline Fabrikan egongo dira. Biak ala biak argitaratutako azken literatur lana izango dute hizpide, 111 Akademia saria jaso berri duen Rodriguezek ‘Eraikuntzarako materiala’ (Susa, 2021) eta Garrok ‘Faith’ (Elkar, 2021).
Borderline Fabrika, Hendaiako tren geltokian dago eta duela urtebete ireki zituen ateak espazioaren izen bera duen elkarteak. “Publiko zabalaren eta sortzaileen arteko topagune euskaldun parte hartzailea izatea du xede”, BERRIAk azaldu gisan irekiera egin berritan.