Plaiaundiko estuarioaren inguruko proiektuen informazioa eskatu dute
Zehazki, Arantxa Tapia sailburuak aurkeztu zuen pasabidearen eta San Lorenzo urmaelaren inguruko informazioa eskatu du Miren Gorrotxategik.
Otsailean, Arantxa Tapia sailburuak, Irun eta Hondarribia lotuko dituen oinezko zein bizikletentzako pasabide bat eraikiko dela eta horrez gain, San Lorenzo urmaela handituko dela jakinarazi zuen. Horren harira, Eusko Legebiltzarreko Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak Plaiaundiko estuarioaren inguruko proiektu horien inguruko informazioa eskatu du. Bada, kontserbazio eremu babestua eta nazioarteko garrantzia duen hezegunea baita.
Miren Gorrotxategik honako eskaera hauek egin ditu:
- Estuarioaren eremuan egitea aurreikusten den proiektua justifikatzeko memoria, ingurumen ebaluazioari buruzko dokumentazioa eta txostenak.
- Hitzarmenaren dokumentua (halakorik balego) erakunde bakoitzak egingo dituen ekarpenak ezartzen dituena.
- Hitzarmenik ez balego, administrazio bakoitzaren ekarpenak zehaztea eta funtsak zein aurrekontu partidetatik bideratuko diren azaltzea.
- Proiektuaren lizitaziorako eta esleipenerako aurreikusitako datak ezagutaraztea.