Gizonezkoen traineruaren babesle nagusi berria Matrix Fitness izango da
Matrix Hondarribia izango da lehiaketetan erabiliko duten izena eta urtebeteko kontratua sinatu dute oraingoz.
Hondarribia Arraun Elkarteak Matrix Fitness enpresarekin lankidetza akordioa sinatu du, eta hortaz, multinazionala izango da gizonezkoen lehen taldearen babesle nagusia aurrerantzean. Matrix Hondarribia izena izango du traineruak lehiaketa guztietan.
Azken lau urteetan GO fit izan da babesle nagusia, eta hurrengo urtean, Taiwanen sortutako aipaturiko enpresa izango da. Akordio hori hasiera batean denboraldi baterako da, baina bi aldeek hurrengo urteetan luzatu nahi dutela adierazi dute.”Etengabeko berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egin duenez, Matrix Fitness liderra da fitness talde ugarirekin, bai profesionalki, bai bizitegi-erabilerarako”.