Irungo Errugbi Eguna bezalako ekitaldiak "ezinbestekoak" dira
2019 izan zen Errugbi Egunaren lehen edizioa eta bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bigarren edizioa egin dute.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Irungo Errugbi Egunaren bigarren edizioa antolatu zen. Patxi Gartziarentzat, Zaisa Txingudiko zuzendari teknikoarentzat honelako ekitaldiak “ezinbestekoak” dira. Era honetan, “beren kirola” eta oro har, kluba “ikusgarri” egiteko modua delako.
14 urte azpiko Zaisa Txingudiko neska-mutilek eman zioten hasiera 2022ko Errugbi Egunari. Plaiaundi zelaian, hiru partidurekin hasi zuten goiza. Koldo Alonso, Zaisa Txingudiko entrenatzailea pozik agertu zen lehiaketarekin eta emaitzak alde batera utzita, zelai barruan zein kanpoan, errugbiaz “gozatu” ahal izan zutela adierazi zuen.
Ondoren, Foru kalera lekualdatu eta bertan ipini zuten errugbi zelaian hainbat jarduera antolatu zituzten. Plakatzeko zakuak, armarriak eta hageak ez ziren falta izan. Bertan, Ander Amigo-k, senior taldeko errugbilariak denboraldiaren inguruko hausnarketa egin nahi izan zuen, eta nahiz eta denboraldiko emaitzak ez oso lagungarriak izan, “aldagelan dugun giro ona dela eta, anabasa bat gara”. Hala ere, lesioek denboraldia asko baldintzatu dietela gehitu zuen.
Azkenik, hirugarren denborarekin amaitu zuten eguna. Peña Poteo txarangak kaleak girotu zituen eta Irungo Kale Nagusiko 11n duten tabernan, zale, guraso eta kirolariek arratsaldea jai giroan igaro zuten.
Bertan izan ziren, halaber, Juan Luis Silanes eta Gonzalo Carrion Hondarribiko zinegotziak eta Borja Olazabal, Irungo kirol zinegotzia.