Gaur hasi da Ikusmira proiektuaren 7.edizioa
Azken urtean erroldatutako atzerritarrentzako programa da, elkar ezagutu eta harremanak sustatzeko helburua duena.
Ikusmira proiektua kultura ezberdinetako pertsonen arteko topaguneak dira. Bertan, elkar ezagutu eta harremanak eratu ditzaten sustatzeko.
Hala, Irunen bizi diren atzerritarrek jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera dute, hala nola, Udaletxeko Areto Nagusia eta Liburutegia bisitatzeko edo Oiasso Erromatar Museoa, Irugurutzetako meatzeak, Plaiaundiko parke ekologikoa eta Bidasoa Bizirikeko El Espazio ezagutzeko aukera. Programaren amaieran parte hartzaile guztiek ziurtagiri bat jasoko dute.
7. edizio honetan, bi ordutegi aukeran izan dituzte, gaurtik hasita bost astez: asteazkenero 10:00etatik, 12:00etara edo ostegunero 17:00etatik, 19:00.
Proiektu hau hilaren 14an hasi eta ekainera arte iraungo du.