Sexu aniztasuna ospatuko dute hilaren 14an
'Eurovision' zuzenean eskainiko dute eta besteak beste, zozketak, lehiaketak, dantzak eta zizka-mizkak antolatu dituzte.
Gaur goizean Miren Etxebestek, Berdintasuneko Ordezkariak, Koldo Zabala teknikariarekin batera, sexu aniztasuna ospatzeko antolatu dituzten jardueren berri eman dute. Aurten, Eurovision jaialdiak LGTBIQ+ pertsonak ikusgai egiteko eta normalizatzeko egin duen lana goraipatu nahi izan dute.
Horrenbestez, hilren 14an, Eurovision: Europako Abesti Jaialdia aitzaki, erakusketa, zozketak, lehiaketak, dantzak eta zizka-mizkak antolatu dituzte. Erakusketa 17:00etatik aurrera egongo da ikusgai. 20:30etan galaren aurkezpena izango da eta 21:00etan emanaldia bera zuzenean eskainiko dute.
Ordezkariak Eurovisionekin zerikusia duen mozorroak jantzita gerturatzeko deia egin die herritarrei. Mozorrotutako pertsonek lehiaketa batean parte hartuko dute. Azkenik, Etxebestek, Junkal plazatxoaren ingurua kolorez, pozez eta giro onez betetzea espero duela azaldu du.