Bidasoko Itzuliak, Irun eta Hondarribian, trafiko aldaketak eragingo ditu
Bihar hasiko da Bidasoko Itzuliaren 48.edizioa. Hori dela eta, zenbait trafiko aldaketa izango dira hilaren 5an, 6an eta 7an.
Bidasoko Itzuliaren 48.edizioak zenbait trafiko aldaketa eragingo ditu Irun eta Hondarribian. Bihar (hilak 5) hasiko da Itzulia, eta (hilak 7) larunbatean izango da azken etapa.
Hilak 5, osteguna (Urdanibia plaza – Irrisarriland)
Irun:
- 12:00: Urdanibia plazan etenaldi txikiak (irteerako azpiegituren muntaketa)
- 13:45: Trafiko desbideraketak: Urdanibia plazako eta Uranzu kaleko trafikoa Korrokoitz eta Nafarroa hiribidera eta Dolores saliseko trafikoa Ermita kalera
- 14:20-14:35: Trafikoa itxiko da: Nafarroa hiribidean, Osinbiribileko biribilgunean eta Behobiara sartzeko errepidean (GI-636)
Hilak 6, ostirala (Hendaia, Gazteluzar – Hondarribia, Harresilanda)
Irun:
- 14:20-14:35: Trafikoa itxiko da: Iparralde hiribiderako sarbidean, Ficobatik hurbil dauden bi biribilguneen artean eta Behobiara sartzeko errepidean (GI-636)
Hondarribia:
- 17:14: Jaizkibel gaina-ra iristea aurreikusten da.
- 17:27: Labreder biribilgunera iristea
- 17:29: Helmuga: Harresilanda kalean (San Nikolas zubiaren azpian)
Hondarribiko Udalak 20 minutu lehenago itxiko ditu kaleak.
Hilak 7, larunbata (Irun, Colon pasealekua – Irun, Colon pasealekua)
Irun:
- 13:00: Errepidea moztuta: Colon ibilbidea, (Francisco de Gainza eta Gipuzkoa hiribidearen artean) bi noranzkoetan. Ez da autobus geltokirik egongo
- 15:10-15:35: Trafikoa moztuta: Colon ibilbidera, Hondarribia kalera, Zubimuxu biribilgunera eta Letxumborro hiribidera sartzeko bideetan
- 15:30-17:10: Errepidea moztuta: San Martzial igoera (hilerriko biribilgunetik aurrera) eta jaitsiera Artiga ib-Blaia bidegurutzetik Lastaola baserriko N-121 errepideko bidegurutzeraino.
- 16:20-17:00: Trafikoa moztuta: Behobiarantzako bidean, Osinbiribileko biribilgunetik, Artiga ibilbidean, eta Meakara eta Aiako Harrira sartzeko errepidean
- 17:00- 17:45: Trafikoa moztuta: Gipuzkoa hiribidera sartzeko bidean, Elizatxo hiribideko biribilgunetik (Olibondoak), Oiartzunera sartzeko bidean, Letxunborro hiribidean (Irunerantz), Zubimuxu biribilgunean (Hondarribitik Irunerako loturan), eta Colon ibilbidean. Nafarroa hiribidean, Colon ibilbidearen hasieraraino joan ahal izango da, eta Iparralde hiribidetik, Beraketa kaleraino.
Lasterketa 18:30ean amaitzea aurreikusten da.