Reggae kultura hurbiltzeko egitasmoa, larunbatean
Bassque Reggae Kultur Elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du, Sarjia parkean.

Reggae kultura ezagutarazteko asmoz, larunbaterako, egun osoko ekitaldia entolatu du Bassque Reggae Kultur Elkarteak, Sarjia parkean. Irun Sound Corner izena du egitasmoak, eta atzo goizean aurkeztu zuten Jon Arteaga Konekta zerbitzuko kidea eta Gorka Iñarra nahiz Iker Albisu Bassque Reggae Kultur Elkarteko kideek.
Gaztearteanekin batera antolatu du ekimena elkarteak, eta hala, Santi Jimenez Gazteria zinegotziak gazteentzako jarduerak antolatzen jarraitzen dutela nabarmendu du, eta kasu honetan, “kontzientziazio oinarri bat” ere badela. “Garrantzitsuena Irungo gazteek gozatzea da, eta arloa eta udala beren gustu eta interesei erantzuten saiatzen direla sentitzea”.
Egitaraua hemen.