Jaietako agur ofiziala Aspace Gipuzkoak egingo du
Aurten, elkartearen 50.urteurrena baliatuz, "elkartearen bidea eta errealitatea ezagutzera emateko" momentu aproposa dela pentsatu du udalak.
Aspace garun paralisia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzea helburu duen elkartea da, eta aurten 50 urte beteko ditu. Eta aurten, Irungo jaien agur ofiziala egingo dute. Jose Antonio Santano alkateak azaldu duenez, “jaien hasieran Aspace Gipuzkoak eta elkarte horretako kideek, irundarroi, hitz batzuk zuzentzea merezi dutela pentsatu dugu. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen ari dira, eta une bikaina da bide hori ezagutzeko eta errealitate hori ezagutzera emateko”.
Urte berezi honetan, elkarteak helburu batzuk markatu ditu: gizarteari eskerrak ematea, kide izatearen sentimendua indartzea, Aspace Gipuzkoaren sarea handitzea eta elkartea ezagutzera ematea. Horrengatik guztiagatik, “guztiz aproposa” iruditu zaie jaietako agurra egiteko ardura beraiei eman izana.
Aspace Gipuzkoak egiten duen lanaren informazio osoa hemen.
Jaietako agur ofiziala hilaren 23an izango eta horrekin batera emango zaie hasiera ofiziala San Pedro eta San Martzial jaiei.