Hondarribiarrek, etxeko zelaian, Open Cup finalaurrekoa jokatuko dute Bidasoaren aurka. Harmaila teleskopikoak irekiko dituzte ikusleentzat.
Bihar, Open Cup txapelketaren finalerdia jokatuko dute Ilcapo Hondarribia-Bidasoa eta Bidasoa Irun eskubaloi taldeek. Partida 19:30ean hasiko da, eta zale asko gerturatuko direla uste dutelako, harmaila teleskopikoak irekiko dituzte.
Horrez gain, beste zenbait partida jokatuko dituzte Hondarribia Eskubaloi talde desberdinek hilabete honetan. Larunbat honetan, 13:00etan haur kategoriakoak Leizaran Horiaren aurka ariko dira; 17:00etan kadeteak Urkunde Elgoibarrek kontra; 19:00etan seniorrek Tolosa C.F izango dute aurkari.
Maiatzaren 15ean, igandea, 10:00etan gazteek Deuko Izarra Elgoibar hartuko dute etxean; aldiz, seniorrek 12:00etan Ormaiztegi kirol elkartea izango dute etxean.
Maiatzaren 29an, haur kategoriakoak Txingudi eskubaloiaren kontra lehiatuko dira 10:00etan. 12:00etan berriz ere seniorrekoek hartuko dute kantxa Pizzeria Salento Elgoibarrekin batera.