Tresna baliagarri bat enpresen eskura
Irun eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuen Enpresa Katalogoaren hirugarren edizioa argitaratu dute.
Irun eta Hondarribiko Zerbitzu Aurreratuen Enpresa Katalogoaren hirugarren edizioa argitaratu berri du Bidasoa Bizirikek. Argitalpen honek, enpresen ezaugarriak eta zerbitzuak sustatzeko eta zabaltzeko helburua du.
Miguel Angel Paezek azaldu duenez, “eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta eraldaketa digitala bultzatzeko” tresna baliagarria izango da. Katalogoan 42 enpresen datuak bildu dituzte, eskaintzen dituzten zerbitzuen azalpenak eta kontaktuak hain zuzen. Gainera, enpresa gehienak Arretxe Ugalderen, hau da, Bidasoa Bizirik-en Enpresa Zentroan daudela nabarmendu nahi izan dute. Halaber, Maria Serranok, Bidasoa Bizirikeko presidenteordeak, eskerrak eman nahi izan dizkie enpresa guztiei, bildutako datuak “eskuzabaltasunez” eman izagatik.
Aurkezpenean izan dira baita ere Eneko Navarro (Bigumetrik S.L.) eta Fernando Fernandez (Lautik IT Solutions S.L.).
Katalogoa hau, Gipuzkoa Digitala programaren barnean kokatu dute eta beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso dute hura osatzeko.