Adinekoen Zentroetan hil honetan egingo diren jarduerak aurkeztu dituzte
Adinekoen Zentroetan zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzea bilatzen duten jarduerak berreskuratzen ari dira.
Adinekoen Zentroetan pandemiaren aurreko bizimodura bueltatzen ari dira, eta horren erakusle dira zentroetan berreskuratzen ari diren ekimenak. Jarduerak, zahartze aktiboa eta osasungarria bultzatzea bilatzen duten jarduerak dira.
Gaur goizean, David Nuño, Gizarte Ongizateko ordezkaria, Raquel Calvo Behobiako adineko zentroaren dinamizatzailearekin eta Palmera Montero zentroko dinamizatzailearekin bildu da, ohiko programazioaz gain, maiatzean egingo diren jarduera berezien berri emateko.
Aurkezpenean, adinekoek pandemian izan duten egoera gogorarazi eta pozik agertu da ordezkaria jarduera berrien aurrean, “gure adinekoek bereziki gaizki pasatu dute” eta beraz, “pozgarria da programazio berezi hau eskaintzea”.
Programazioa ikusteko egin klik hemen.