Puntalako beteranoen kaia dragatzeko eskatu dute sozialistek
"Solidoak eta harea gero eta gehiago pilatzeak arazo larriak sortzen ditu marea baxuan, eta ezinezkoa da marea biziekin instalazioak erabiltzea".
Puntala auzoan dagoen beteranoen kaia eta badia elkar lotzen dituen ingurua dragatzea eskatu dute sozialistek. Horretarako, idatzi bat erregistratu dute lanak martxan jarri ditzan Aitor Etxeberria, Portu eta Itsaso Gaietako zuzendariari.
“Solidoak eta harea gero eta gehiago pilatzeak arazo larriak sortzen ditu marea baxuan, eta ezinezkoa da marea biziekin instalazioak erabiltzea”.