Osasun Bidasoak Eusko Legebiltzarrera joateko autobusa antolatu du
Autobus irteera hilaren 9an izango da eta plataformak, Gasteizera lagundu ditzaten animatu nahi ditu herritarrak.
Osasun Bidasoa Plataforma, astelehenean (hilak 9), Eusko Legebiltzarrera joango da. Eta ez du bidaia bakarrik egiteko asmorik, “bozeramaileak babesteko” autobus irteera antolatu baitute.
Osasun Sailburuak proiektu berri bat martxan jarriko zutela baieztatu zuen eta adierazpen horiek aukera gisa ikusi dituzte. Plataformak, “une erabakigarri baten aurrean” daudela eta beraz, “kaltetutako herritar gisa” lortu nahi duten ospitalea “merezi dutela” aldarrikatzeko “urrezko aukera” baten aurrean daudela nabarmendu dute.
Osasun Batzordearen aurrean aldarrikapenak egiteko abiatuko dira Eusko Legebiltzarrera eta aukera baliatuz, eraikin gehigarri bat eraiki dezaten eskatuko dute. Beren ustez, Bidasoko Ospitalea “berritu eta hobetzeaz” gain, “handitu” egin behar baita.
Autobus irteeraren ordutegi eta geltokiak honakoak izango dira:
- 09:45 Bera (Lamotenea)
- 10:00 Irun (Bixera)
- 10:05 Irun (Landetxa-Salmentak)
Itzulera, berriz, 14:00etarako aurreikusi dute. Izena emateko 747490028 telefonora deitu behar da. Autobus-irteerarako tikeak 11 euroan salduko dira.