Europako txartela lortu du Bidasoak laugarrenez jarraian
Granollersen kontrako partida gogoangarria izan zen, eta Artalekun zoramena piztu zen, Bidasoak markagailua irauli ondoren.
Bidasoak laugarrenez Europan jokatzeko txartela eskuratu du, larunbatean Artalekun Granollers mendean hartu ondoren: 29-27. Partida gogoangarria izan zen: bost minuturen faltan, 25-27 galtzen ari zen etxeko taldea, baina azken minutuetan markagailuari buelta ematea lortu zuen, Iñaki Cavero, Dariel Garcia, Victor Rodriguez eta Rodrigo Salinasen lau golekin eta Sierraren geldiketekin. Bidasoaren jarraitzaileak zoratzear ziren.
Arratsalde aparta bizi izan zen Artalekun, partidaren mailagatik, jokoan zegoenagatik eta giroagatik, ia guztiz beteta baitzeuden harmailak.
Partida amaieran, jokalariak garaipena ospatu zuten kantxan eta zaleekin. Ez da, ez, lorpen makala, lau urtez jarraian Europan jokatzea.
Gainera, Asobal ligako bigarren posturako lehian dira Bidasoa eta Granollers. Larunbateko garaipenaren ondoren, irundarrek aurrea hartu die katalenei, eta puntu bat gainetik daude.
Larunbatean, Torrelavegara bidaiatuko du Bidasoak, hurrengo partidua jokatzeko. 17:00etan hasiko da.