Emakumeen ahalduntzea gai duen clown ikuskizuna, asteazkenean
Clown ikuskizuna eskaintzeaz gain, pailazoek haien bizipenak kontatuko dituzte emanaldiaren bigarren zatian.
Berdintasun saileko ordezkaria den Gotzone Larrartek asteazken honetarako antolatu duten Clown bolantean, beste mundu aurrean ikuskizunaren berri eman du.
Emeki elkartearekin batera aritu dira antolakuntzan, eta berdintasun planaren baitako emakumeen ahalduntzea programarekin bat egiten du emanaldiak.
Lehenik, antzerkia egingo dute, “lau tematika desberdin landuko dituzte, egunerokotasunekoak. Adin batetik aurrera emakumeek lan prekarioak, gorputzaren aldaketak etab nola bizi dituzten jorratuko dituzte”.
Ondoren, pailazoek beraien bizipenak kontatuko dituzte, hala nola, adin batetik aurrera emakumeek nola bizi dituzten lan prekarioak edota gorputzaren aldaketak. “Elkarlan bat izango da, antzerki bat egingo dute lehenik baina gero beraien bizipenak partekatuko dituzte”.
Alde Zaharreko kultur etxean izango da ekintza 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da eta nahikoa izango da bertaratzea tokia eskuratzeko.