CBA berrantolatu dute bigarren faseko lanetara egokitzeko
Hilaren 9tik aurrera ikasketa gela gazteen gunera lekualdatu eta IGazte egun ikasketa gela dagoen mintegietan kokatuko da.
Irungo Udalak adierazi duenez, berrantolaketa liburutegiaren eta kulturgunearen bigarren faseko lanetara egokitzeko egin dute. CBAren bigarren fase honetarako udalak 3.877.326,89 euroko aurrekontua izango du eta lan hauek 2.400 metro koadro gehiago eskuratzea ahalbidetuko du.
Hilaren 9tik aurrera ikasketa gela gazteen gunera lekualdatu eta IGazte egun ikasketa gela dagoen mintegietan kokatuko da.
Liburutegiko edukierak berbera zaten jarraituko du. Ordutegian, halaber, aldaketa egongo da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara zabalduko da, larunbatean 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eta igandetan, 09:00etatik 13:00etara.
Eremu berria:
Arte eszenikoetarako areto bat egingo da. Liburutegiko ikasketa gela handituko da eta erakusketak aurkezteko eremu bat sortuko da. Sarrera berri bat sortuko da Jesus kaletik. Eta azkenik, patio obalatuan, bi mailetan, sarrera berri bi sortuko dituzte.