Kartel irabazlea aukeratzeko bozkaketa zabalik
Arte Batzorde batek Sanmartzialetarako bost kartel finalista aukeratu ditu. Gaurtik hasita maiatzaren 15era arte irabazlea aukeratzeko bozkatu ahal izango da.
Sanmartzial jaietarako kartel lehiaketara, guztira, 18 lan aurkeztu ziren, eta Arte Batzorde batek azken bost finalistak aukeratu ditu.
Horregatik, 2022ko kartel irabazlea hauen artean aukeratuko da: Hasiera kartela, Subida a la hermita, Tras dos años de ‘siesta’, skyline eta txapelgorris.
Orain, herritarren txanda dela adierazi du udalak. Gaurtik (hilak 30) maiatzaren 15era arte Irun Txartela erabiliz, Irungo Udalaren webgunean bozkatu ahal izango dute.