Garbitzaileak kalera irten dira Irunen ere
Udal garbitzaileek elkarretaratea egin dute Irunen soldata arrakalarekin amaitzeko.
Kale garbitzaileak borrokan dira bai Irun baita Hondarribian ere, eta gaur kalera irten dira Irunen. Goizean, protesta egin dute udaletxearen aurrean, negoziazioa berriro martxan jarri eta soldata arrakalarekin amaitzeko eskatuz.
Astelehenean 09:00etan, manifestazioa egingo dute Irungo kaleetatik. Ordezkaritza duten ELA, LAB eta CCOO sindikatuek aurreratu dutenez, “Irun blokeatzera” irtengo dira, negoziazioa blokeatuta dagoela adierazteko.